Hasi / Zer egin dezaket / Mi bienestar / Logopedia, hizketako eta irensteko

Logopedia, hizketako eta irensteko

Logopedia, hizketako eta irensteko nahasmenduei aurre egiteko Esklerosi Anizkoitzean

Logopedia, hizketako eta irensteko nahasmenduei aurre egiteko Esklerosi Anizkoitzean

Disartriak edo hizketaren nahasmenduek Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen %25 – %55 ingururi eragiten diete. NSZren lesio desmielinizatzaileek muskulu-kontroleko alterazioak eragin ditzakete, eta, ondorioz, ahozko komunikazioko nahasmenduak, sentikortasun-alterazioak edo hizketako muskulaturaren koordinaziorik eza.

Logopediak prebentzioaren, diagnostikoaren eta tratamenduaren bidez heltzen die nahasmendu horiei, komunikazio ona eta irensketa seguru eta eraginkorra lortzeko.

Noiz da gomendagarria zerbitzu hau?

Honako hauek gertatzen direnean:

  • Arnasketa-alterazioak
  • Aurpegiko paralisia
  • Hizketako distortsioa eta/edo hitzen artikulazio zehaztugabea
  • Diskurtsoaren erritmoaren alterazioa
  • Ahotseko erasana
  • Disfagia: eztarriko trabamenduak, eztula, eztul txikiak… likidoekin, solidoekin edo listuarekin.
  • Gehiegizko listua
  • Hizkuntzaren nahasmenduak, hala nola ulermena eta adierazpena.
  • Irakurketa-idazketaren erasana

Logopediak zer onura ditu Esklerosi Anizkoitza duten pertsonentzat?

  • Berba egitean arnasketa optimizatzen du, ahots-nekea prebenitzeko eta ahots-potentzia handitzeko.
  • Norberaren ahotsaren kontzientzia areagotzen du eta ahots-parametroak hobetzen ditu: tonua, tinbrea eta intentsitatea.
  • Diskurtsoaren ahoskera eta ulergarritasuna hobetzen eta mantentzen ditu.
  • Hizketaren elementu prosodikoak egoki erabiltzen laguntzen du: azentua, tonua, etenaldiak, erritmoa, iraupena eta intonazioa.
  • Irensketa-prozesua hobetzen eta mantentzen du, ahoko eta faringeko faseetan, disfagiak eragindako arnas infekzioak prebenituz.
  • Hizkuntza estimulatzen du adierazpen- eta ulermen-mailan, besteekiko harremanetarako eta komunikaziorako tresna gisa.
  • Irakurketa/idazketa eta kodetze-prozesuak mantentzen ditu.

Ez zaude bakarrik

Otros posts de la categoría

Baduzu zalantzarik nondik hasi?

Behar dituzun erantzunak aurkitzen laguntzeko gaude hemen. Miatu gure baliabideak.

Nahiago duzu gure taldearekin hitz egin?

Jarri gurekin harremanetan aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko.

Donar