Hasi / Zer egin dezaket / Mi bienestar / Adembiren psikologia-zerbitzua

Adembiren psikologia-zerbitzua

Bai Esklerosi Anizkoitzaren diagnostikoko unean, bai gaixotasunaren bilakaeran (agerraldiak, okerrera egitea…)

Bai Esklerosi Anizkoitzaren diagnostikoko unean, bai gaixotasunaren bilakaeran (agerraldiak, okerrera egitea…), arazo emozionalak eragin ditzaketen egoerak sortzen dira. Antsietatea edo depresioa, esate baterako, nahasmendu bihur daitezke, adibidez, logura, apatia edo isolamendua. Une horietan, komenigarria da egoera horiek maneiatzen eta etapa desberdinak gainditzen lagunduko duten jarraibideak edo estrategiak emango dituzten adituengana jotzea.   

Zer da Adembiren Psikologia zerbitzua?

Psikologiako kontsultaren bidez tresnak, jarraibideak eta beharrezko baliabideak eskaintzen dira, bai diagnostikoari eta bai gaixotasunera egokitzeko prozesuko etapa desberdinei aurre egiteko.

Zerbitzu hau Esklerosi Anizkoitza dutenei eta haien senide edo ingurukoei zuzendua dago.

Zertan datza zerbitzu hau?

Esku-hartze pertsonalizatua eskaintzen da, pertsona bakoitzaren beharrak eta baldintzak kontuan izanda, gaixotasunera egokitzeko prozesua errazteko eta, bai bere bizi kalitatea eta bai bere ingurukoena hobetzen saiatzeko.

Kontsultan pertsonei laguntzen zaie, bizitzan zehar agertzen diren egoera eta muga desberdinei eman beharreko erantzun emozionala hobetzeko.

Saioak bakarka edo senide eta/edo ingurukoekin izan daitezke. Aholkularitza edo orientaziorako saio puntualak ere eska daitezke.

Taldekako saioak eta tailerrak ere egiten dira diagnostikoa jaso berri dutenekin, senideekin…

Noiz jo zerbitzu honetara?

  • Diagnostikoaren momentuan
  • Sintomak agertzean
  • Bikote, familia, gizarte-harremanetan… arazoak sortzen direnean
  • Laneko, lan-eremura egokitzeko zailtasunengatik, ..
  • Gaixotasunaren bilakaerak eragindako aldaketak kudeatzeko: etxebizitzako aldaketak, laguntza teknikoen erabilera…
  • Agerraldiekin edo gaixotasunak okerrera egiten duenean
  • Medikazioari edo medikazio aldaketari aurre egiteko

Ez zaude bakarrik

Otros posts de la categoría

Baduzu zalantzarik nondik hasi?

Behar dituzun erantzunak aurkitzen laguntzeko gaude hemen. Miatu gure baliabideak.

Nahiago duzu gure taldearekin hitz egin?

Jarri gurekin harremanetan aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko.

Donar