Hasi / Albisteak / Zure nekea maneiatzeko aholkuak

Zure nekea maneiatzeko aholkuak

Nekea da Esklerosi Anizkoitzaren sintomarik ohikoenetako eta ezgaitzaileenetako bat.

Nekea da Esklerosi Anizkoitzaren sintomarik ohikoenetako eta ezgaitzaileenetako bat. Zaila da eguneroko erritmoari jarraitzea, muturreko nekearen sentsazioa dagoenean; hala ere, eta kasu bakoitza desberdina izan arren, badira hura maneiatzen lagundu ahal dizuten hainbat alderdi.

Lehenengoa, ahalik eta energia-mailarik onena duzula ziurtatzea da: elikadura osasungarria, jarduera fisikoa, behar adina lo egitea, estresa murriztea eta gogo-aldartea hobetzea. Bigarrena, energia hori ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzen ikastea: jarduerak aurrez planifikatuz, lehentasuna emanez eta zereginak eskuordetzen ikasiz edo zure erritmora joanez.

Areagotu zure energia-maila

Loarekin eta atsedenarekin

  • Ordutegi erregularrean oheratu eta jaiki.
  • Ahalegindu egunez aktiboagoa izaten.
  • Ezabatu estimulatzaileen kontsumoa, batez ere oheratu aurreko orduetan.
  • Ez erabili mugikorra, ohera joan baino ordubete lehenago.
  • Egin loaren errutina bat: edari bero bat hartu, liburua irakurri, musika lasaigarria entzun.
  • Ezin baduzu lorik egin, saiatu zure arreta lokartu nahia ez den beste gauza batean jartzen: ikasi lasaitzeko teknikak edo jaiki ohetik eta egin eguneroko lanen bat.

Zure aldartea hobetuta

  • Saiatu jarduera fisikoa egiten.
  • Lehenetsi gauza atseginak egitea.
  • Pasa denbora pertsona positiboekin.
  • Hasi edonolako jarduera berri bat.
  • Gauza zehatzen batez kezkatu ordez, bilatu aurre egiten lagunduko dizun informazioa eta aholkua.
  • Hitz egin gainerakoekin zure arazoez: profesional batekin, laguntza-taldearekin edo gustura sentitzen zaren norbaitekin.
  • Ahalegindu pentsamendu negatiboak positibo bihurtzen; bilatu bizitzako gauza onak jendearengan, eta garrantzitsuena, zure buruagan.

Estresa murriztuta. Gainditzeko hiru pauso:

  1. Estresa zure osasunean izaten ari den eraginak ezagutu.
  2. Estresa zer ari zaizun eragiten identifikatu.
  3. Estresaren kausak ezabatzeko edo murrizteko neurriak hartu: saiatu positibo egoten, begiratu gauzak perspektibarekin, egin gozatzen duzun jarduerak eta prestatu aurretik.

Erlaxazio-teknikak:

  • Arnasa sakon hartu
  • Bisualizazio-teknikak ikasi
  • Muskuluak erlaxatzeko ariketak egin
  • Aromaterapia
  • Yoga, Tai Chi eta Pilates
  • Erreflexologia

Beroari aurre eginda:

  • Bainu edo dutxa hotza hartu.
  • Aldizka edari hotzak hartu edo izotza zurrupatu.
  • Ur hotza lainoztatu aurpegian, spray txiki baten bidez.
  • Haizagailuak erabili (eramangarriak kalerako).
  • Arropa hozgarria jantzi (zapiak, eskumuturrekoak edo jakak)
  • Burko hozgarriekin lo egin, edo jelazko poltsak erabili burkoa freskatzeko.
  • Aire girotuko sistemak erabili.

Zure energia eraginkortasunez erabili

Antolatu (pentsatu zer den arrazoizkoa zuretzat)

  • Hasi gehien nekatzen zaituzten jarduerak zein diren neurtzen.
  • Saiatu jarduera gehiegi ez egiten, energia asko eskatzen dutenak, epe motzean edo nekatzeko aukera handiagoa denean.
  • Idatzi planak eguneroko batean edo jardueren planifikatzailean (agenda, APPak)

Lehenetsi (zentratu zeregin garrantzitsuenetan)

  • Idatzi zerrenda bat eta ordenatu zereginak garrantziaren arabera. Garrantzitsua da gogoratzea oinarrizko zereginen artean, gozatzen duzun jarduerek egon behar dutela.

Delegatu (eskatu laguntza)

  • Laguntza eskatu edo norbait kontratatu zeregin batzuetarako, denbora eta energia utziko dizu jardura garrantzitsuenetarako.

Energia aurreztu (egin zereginak modurik eraginkorrenean)

  • Eseri ahal duzun jarduera guztiak egiteko.
  • Erabili energia aurreztea ahalbidetuko dizuten gailuak, esate baterako, janaria txikitzeko makina edo hortzetako eskuila elektrikoa.
  • Utzi eskura sarritan erabiltzen dituzun tresnak.
  • Jarri arreta zure jarreran.
  • Kontsultatu lantokian energia mantentzen lagundu ahal dizuten balizko aldaketak.

Markatu zure erritmoa (hartu atseden tarteka)

  • Atsedenaldia erlaxazio-aldi labur bat edo oso jarduera txikikoa izan daiteke.

*‘Nekea’ artikuluaren laburpena, MS Trust  https://mstrust.org.uk/

Ez zaude bakarrik

Baduzu zalantzarik nondik hasi?

Behar dituzun erantzunak aurkitzen laguntzeko gaude hemen. Miatu gure baliabideak.

Nahiago duzu gure taldearekin hitz egin?

Jarri gurekin harremanetan aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko.

Donar