Hasi / Albisteak / Nerabezaroan zazpi

Nerabezaroan zazpi

Nerabezaroan zazpi ordu baino gutxiago lo egiteak Esklerosi Anizkoitza izateko arriskua aregotzen du.

Nerabezaroan zazpi ordu baino gutxiago lo egiteak Esklerosi Anizkoitza izateko arriskua aregotzen du.

Heldu gehienek zazpi lo-ordu edo gehiago behar dituzte, eta antzeko ordutegian gauero. Eta ez da ordu kontua bakarrik. Beharrezkoa da kalitatezkoa izatea, ordutegi konstante batean, esnatzean atsedena nabaritzeko. 

Orain arte ezagutzen ziren onurei (gaixotasunen maiztasuna murriztea, pisu osasungarria mantentzea, estresa gutxitzea eta gogo-aldartea hobetzea) Esklerosi Anizkoitza izateko prebentzioa gehitu behar zaie.

Lo prebentiboa

Stockholmeko (Suedia) Karolinska Institutuko Neurozientzia Klinikoko Departamentuak Journal of Neurology Neurosurgery & Psychiatry aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, nerabezaroan gutxi eta/edo gaizki lo egiteak Esklerosi Anizkoitza garatzeko arriskua areagotu dezake.

Ikerketa honen arabera, adin goiztiarrean egiten den lo indarberritzailea, funtzionamendu immunologiko egokirako beharrezkoa dena, gaixotasunaren aurkako prebentzio-faktorea izan daiteke. Ikertzaile-taldeak ondorio hori atera du, 20 urte bete ondoren diagnostikatutako esklerosi anizkoitza duten 70 urte arteko 2.000 pertsona baino gehiago aztertu ondoren. Zehazki, kalkulatzen dute 7-9 ordu baino gutxiago lo egiteak % 40 handitzen duela gaixotasun hori izateko arriskua, eta % 50 atsedenaldi ona izan ezean.

Ohitura onak

Ondo eta/edo nahikoa lo ez egitea dirudiena baino ohikoagoa da. Izan ere, kalkulatzen da 12 eta 15 urte bitarteko biztanleriaren % 93k ez duela lo-higiene onik. Bizitzako etapa bakoitzak bezala, horrek ere bere berezitasunak ditu. Nerabezaroan aldaketa fisikoak, psikologikoak, emozionalak eta sozialak gertatzen dira, eta horiek lo-ereduari ere eragiten diote. Adibidez, loa hasteko atzerapen normala gertatzen da, eta aurreko urteetan baino lo gehiago egin behar da. Gabezia horretan eragina du, halaber, teknologia erabiltzen hasteak, lo hartzea zailtzen baitu.

Gomendioak

  • Edari estimulatzaileak saihestu (kafea, kola-edariak edo energetikoak edo txokolatea), batez ere arratsaldean eta gauean.
  • Ariketa fisikoa egin erregulartasunez, baina ez ohera joan aurreko orduetan.
  • Saihestu erne egonarazten duten jarduerak (bideojokoak, mugikorra) lo egin baino ordubete lehenago. Mugikorraren, tabletaren edo telebistaren argi-pantailek lo hartzea zaildu egiten dute eta loaren sakontasuna murrizten dute. Onena lotarakoan logelatik kanpo uztea da.
  • Siesta egiten baduzu, laburra izan behar du (30-45 minutu) eta arratsaldeko lehen orduan.
  • Tabakoak, alkoholak eta beste droga batzuek eragin kaltegarriak dituzte loan eta, oro har, osasunean.
  • Etxean lo egiteko giro egokia sustatu arratsaldearen amaieran eta gaueko lehen orduetan. Lotara joan aurretik argien intentsitatea jaistea eta logeletako tenperatura kontrolatzea lagungarria izan daiteke.
  • Lasaitzen eta emozioak adierazten irakastea lagungarri izango da bizitzako etapa honetan ere.

Ez zaude bakarrik

Baduzu zalantzarik nondik hasi?

Behar dituzun erantzunak aurkitzen laguntzeko gaude hemen. Miatu gure baliabideak.

Nahiago duzu gure taldearekin hitz egin?

Jarri gurekin harremanetan aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko.

Donar