Hasi / Yo y la EM / Diagnostiko Berria / Esklerosi Anizkoitzaren agerraldiak

Esklerosi Anizkoitzaren agerraldiak

Esklerosi Anizkoitza duten pertsona gehienak ‘errepikari-atzerakari’ moduan edo ‘agerraldietan’ hasten dute gaixotasuna, baina guztiek ez dituzte gertakari berak, ezta modu berean ere, bizitzan zehar. 

Esklerosi Anizkoitza duten pertsona gehienak ‘errepikari-atzerakari’ moduan edo ‘agerraldietan’ hasten dute gaixotasuna, baina guztiek ez dituzte gertakari berak, ezta modu berean ere, bizitzan zehar. 

Sintomak askotarikoak eta desberdinak dira pertsona bakoitzean. Beraz, arau orokor gisa, gomendagarria da neurologoarekin lehenbailehen kontsultatzea sintomak agertzen diren edo lehendik zituztenak larriagotu diren, benetan agerraldia den ala ez baloratu ahal izateko eta errekuperazioa bizkortzeko tratamendu egokia jartzeko.

Zer da agerraldia Esklerosi Anizkoitzean?

‘”Agerraldi” deritzo pertsona batek lesio desmielinizatzaile bat edo batzuk agertzearen ondorioz edo aurretiko lesio baten tamaina handitzearen ondorioz izaten dituen sintomei. 

Zein maiztasunekin gertatzen da?

Agerraldien maiztasuna handiagoa da gaixotasunaren lehen faseetan, eta urteekin murriztu egiten da maiztasuna. Agerraldi baten maiztasuna, larritasuna eta sintoma zehatzak oso aldakorrak dira pertsona batzuetatik besteetara eta, gaur egun, ezin dira aurreikusi.

Zerk eragiten du agerraldi bat?

Agerraldi gehienak eragilerik gabe garatzen dira, nahiz eta zenbait faktorek haien agerpena erraztu dezaketen, esate baterako, infekzioek, txerto batzuek, estresak eta erditu ondoko aldiak.

Zer sintoma izaten dituzte?

Gehienak nerbio-sistema zentralaren funtzio bat, normalean partzialki, galtzeagatik gertatzen dira. Sintomak askotarikoak badira ere, buruko sintomak, epilepsia-erasoak, itsutasun osoa eta hizkuntzaren galera ia inoiz ez dira agerraldi baten ondorio.

Zein dira ohikoenak?

Zentzumen-sintomak: ukimena galtzea, gogortasuna, inurridurak edo kalanbreak gorputz-adar batean edo batzuetan, enborrean eta/edo aurpegian.

Sintoma motorrak: ahultasuna gorputz-adar batean edo batzuetan, ikusmena galtzea begi batean, bertigoak, ahoskatzeko edo irensteko zailtasuna, oreka galtzea edo gorputz-adarren mugimenduak gaizki kontrolatzea, ikusmen bikoitza eta esfinterren kontrola modu akutuan galtzea.

Askotan, sintoma horietako batzuk hainbat modutan konbinatzen dira. Agerraldi gehienak arinak edo moderatuak dira, eta ia inoiz ez dute arriskuan jartzen pertsonen bizitza.

Gaixotasuna larriagotu egiten da agerraldi bat dagoenean?

Ez. Egoera batzuetan, Esklerosi Anizkoitza duen pertsona batek sintomen larriagotzea jasan dezake, sukarrak, jarduera fisiko biziak edo ur oso beroarekin bainatzeak eraginda gorputz-tenperatura igotzearen ondorioz.

Estres psikikoak ere eragin bera izan dezake. Larriagotze hori iragankorra da, eta “sasiagerraldia” deitzen diogu. Batzuetan, esperientzia duen neurologo batentzat ere, ez da erraza jakitea pazienteak agerraldirik izan duen ala ez.

Zer ondorio dituzte?

Sintoma berriak eragin ditzakete, baina larriagotu ere egin ditzakete Esklerosi Anizkoitzeko pertsonak aurretik zituen sintomak.

Agerraldi batek sortzen dituen sintomak ordutan garatzen dira eta egunetan aurrera egiten dute. Ez dira bat-batean agertzen, adibidez, iktus baten kasuan bezala.

Egun batzuk igarota, sintoma hauek hobera egiten dute, desagertzera, eta erabat edo partzialki hobetzen dira.

Agerraldiak eragiten dituen sintomek, definizioz, gutxienez 24 ordu iraun behar dute, eta ondoz ondoko agerraldien artean gutxienez hilabete igaro behar da, agerraldi desberdinak izateko.

José Luis Sánchez Menoyo, Neurologoa, Galdakao-Usansolo Ospitaleko Esklerosi Anizkoitzaren kontsultako ardura.

Ez zaude bakarrik

Otros posts de la categoría

Baduzu zalantzarik nondik hasi?

Behar dituzun erantzunak aurkitzen laguntzeko gaude hemen. Miatu gure baliabideak.

Nahiago duzu gure taldearekin hitz egin?

Jarri gurekin harremanetan aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko.

Donar