Hasi / Zer egin dezaket / Mi economía / Gizarte lana

Gizarte lana

Arlo honetan, Esklerosi Anizkoitzari lotutako gizarte-beharrak detektatzeko, baloratzeko eta aztertzeko diagnostikoa egin ondoren laguntzen da.

Arlo honetan, Esklerosi Anizkoitzari lotutako gizarte-beharrak detektatzeko, baloratzeko eta aztertzeko diagnostikoa egin ondoren laguntzen da.

Esku-hartze sozial egokia planifikatzen du, bai banaka, bai familian, Esklerosi Anizkoitza duen pertsona bere ingurunean ahalik eta gehien integratzeko.

Horretarako, eskuragarri dauden baliabideei buruzko informazioa ematen du eta hauek kudeatzen laguntzen du, beste erakunde batzuekin koordinatuta, esate baterako, Aldundia edo udalak. Etxeko bisitez ere arduratzen da, banakako jarraipen egokia egiteko.

Noiz jo zerbitzu honetara?

  • Gizarte baliabideen informazioa, orientazioa eta tramitazioa eskatzeko:
    • Desgaitasun-ziurtagiria (eskaera, berrikuspena eta hortik etorritako onurak)
    • Onura laboralak, fiskalak, garraio publikoan eta unibertsitateetan
    • Pentsioak eta prestazio ekonomikoak
    • Aparkatzeko txartela
    • Laguntza teknikoetarako dirulaguntzak
  • Autonomiaren aldeko eta Mendetasunari Arreta eskaintzeko Legea
    • Balorazio-eskaera
    • Prozedura
    • ABP (Arreta emateko banakako programa)
    • Horietatik etorritako baliabideak

Aldi baterako Lanerako Ezintasunagatiko eta Lanerako Ezintasun Iraunkorragatiko Prestazioak.

  • Gizarte Segurantzaren Prestazio kontributiboak eta ez-kontributiboak
  • Informazioa, orientazioa eta aholkularitza lan-alderdietan edota enplegu-bilaketan
  • Gizarte-txostenak egitea
  • Arkitektura-oztopoen inguruko informazioa eta iradokizun edo kexak bideratzea

Ez zaude bakarrik

Otros posts de la categoría

No hay posts relacionados en esta categoría.

Baduzu zalantzarik nondik hasi?

Behar dituzun erantzunak aurkitzen laguntzeko gaude hemen. Miatu gure baliabideak.

Nahiago duzu gure taldearekin hitz egin?

Jarri gurekin harremanetan aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko.

Donar