Hasi / Zer egin dezaket / Mi bienestar / Hipoterapia Esklerosi Anizkoitzean

Hipoterapia Esklerosi Anizkoitzean

Zaldiarekin egiten den jarduera fisikoa errehabilitazio-elementu gisa nabarmendu da, izan ere, erresistentzia, indarra eta koordinazioa entrenatzea errazten baitu. Era berean,  entrenamendu kognitiboa da, orientazio espazialari eta memoriari laguntzen diona.

Zaldiarekin egiten den jarduera fisikoa errehabilitazio-elementu gisa nabarmendu da, izan ere, erresistentzia, indarra eta koordinazioa entrenatzea errazten baitu. Era berean,  entrenamendu kognitiboa da, orientazio espazialari eta memoriari laguntzen diona.

Ekitazioa (zaldizkoa/amazona denean lan autonomoagoa edo kirolekoa egiten duena) hipoterapia bihurtzen da, helburua askoz ere terapeutikoagoa/errehabilitatzaileagoa denean.

Zer da hipoterapia?

Errehabilitazioko tratamendu osagarria da, eta zaldiaren mugimendua oinez doanean erabiltzen du bitartekotzat. Desgaitasun fisiko eta/edo psikikoa dela-eta, zaldiaren agintean inolako ekintzarik egin ezin duten pertsonentzat da egokia, onura fisiko eta psikologikoak lortzeko.

Noiz jo zerbitzu honetara?

Pertsonak hauetakoren bat duenean:

  • Egonkortasunarekin edo orekarekin zailtasuna
  • Muskulu espastikoak edo ahulak
  • Gorputza ezagutzeko zailtasuna
  • Gorputza sostengatzeko zailtasuna

Zein onura ditu hipoterapiak Esklerosi Anizkoitza duten pertsonentzat?

  • Muskulu erlaxatuagoak edo aktiboagoak
  • Muskuluak indartzea
  • Gorputzaren egonkortasun handiagoa
  • Gogo-aldartea hobetzea
  • Autonomia lantzea
  • Nekearen entrenamendua

Ez zaude bakarrik

Otros posts de la categoría

Baduzu zalantzarik nondik hasi?

Behar dituzun erantzunak aurkitzen laguntzeko gaude hemen. Miatu gure baliabideak.

Nahiago duzu gure taldearekin hitz egin?

Jarri gurekin harremanetan aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko.

Donar