Nekea da Esklerosi Anizkoitzaren sintomarik ohikoenetako eta ezgaitzaileenetako bat. Zaila da eguneroko erritmoari jarraitzea, muturreko nekearen sentsazioa dagoenean; hala ere, eta kasu bakoitza desberdina izan arren, badira hura maneiatzen lagundu ahal dizuten hainbat alderdi.
Lehenengoa, ahalik eta energia-mailarik onena duzula ziurtatzea da: elikadura osasungarria, jarduera fisikoa, behar adina lo egitea, estresa murriztea eta gogo-aldartea hobetzea. Bigarrena, energia hori ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzen ikastea: jarduerak aurrez planifikatuz, lehentasuna emanez eta zereginak eskuordetzen ikasiz edo zure erritmora joanez.
Areagotu zure energia-maila
Loarekin eta atsedenarekin
- Ordutegi erregularrean oheratu eta jaiki.
- Ahalegindu egunez aktiboagoa izaten.
- Ezabatu estimulatzaileen kontsumoa, batez ere oheratu aurreko orduetan.
- Ez erabili mugikorra, ohera joan baino ordubete lehenago.
- Egin loaren errutina bat: edari bero bat hartu, liburua irakurri, musika lasaigarria entzun.
- Ezin baduzu lorik egin, saiatu zure arreta lokartu nahia ez den beste gauza batean jartzen: ikasi lasaitzeko teknikak edo jaiki ohetik eta egin eguneroko lanen bat.
Zure aldartea hobetuta
- Saiatu jarduera fisikoa egiten.
- Lehenetsi gauza atseginak egitea.
- Pasa denbora pertsona positiboekin.
- Hasi edonolako jarduera berri bat.
- Gauza zehatzen batez kezkatu ordez, bilatu aurre egiten lagunduko dizun informazioa eta aholkua.
- Hitz egin gainerakoekin zure arazoez: profesional batekin, laguntza-taldearekin edo gustura sentitzen zaren norbaitekin.
- Ahalegindu pentsamendu negatiboak positibo bihurtzen; bilatu bizitzako gauza onak jendearengan, eta garrantzitsuena, zure buruagan.
Estresa murriztuta. Gainditzeko hiru pauso:
- Estresa zure osasunean izaten ari den eraginak ezagutu.
- Estresa zer ari zaizun eragiten identifikatu.
- Estresaren kausak ezabatzeko edo murrizteko neurriak hartu: saiatu positibo egoten, begiratu gauzak perspektibarekin, egin gozatzen duzun jarduerak eta prestatu aurretik.
Erlaxazio-teknikak:
- Arnasa sakon hartu
- Bisualizazio-teknikak ikasi
- Muskuluak erlaxatzeko ariketak egin
- Aromaterapia
- Yoga, Tai Chi eta Pilates
- Erreflexologia
Beroari aurre eginda:
- Bainu edo dutxa hotza hartu.
- Aldizka edari hotzak hartu edo izotza zurrupatu.
- Ur hotza lainoztatu aurpegian, spray txiki baten bidez.
- Haizagailuak erabili (eramangarriak kalerako).
- Arropa hozgarria jantzi (zapiak, eskumuturrekoak edo jakak)
- Burko hozgarriekin lo egin, edo jelazko poltsak erabili burkoa freskatzeko.
- Aire girotuko sistemak erabili.
Zure energia eraginkortasunez erabili
Antolatu (pentsatu zer den arrazoizkoa zuretzat)
- Hasi gehien nekatzen zaituzten jarduerak zein diren neurtzen.
- Saiatu jarduera gehiegi ez egiten, energia asko eskatzen dutenak, epe motzean edo nekatzeko aukera handiagoa denean.
- Idatzi planak eguneroko batean edo jardueren planifikatzailean (agenda, APPak)
Lehenetsi (zentratu zeregin garrantzitsuenetan)
- Idatzi zerrenda bat eta ordenatu zereginak garrantziaren arabera. Garrantzitsua da gogoratzea oinarrizko zereginen artean, gozatzen duzun jarduerek egon behar dutela.
Delegatu (eskatu laguntza)
- Laguntza eskatu edo norbait kontratatu zeregin batzuetarako, denbora eta energia utziko dizu jardura garrantzitsuenetarako.
Energia aurreztu (egin zereginak modurik eraginkorrenean)
- Eseri ahal duzun jarduera guztiak egiteko.
- Erabili energia aurreztea ahalbidetuko dizuten gailuak, esate baterako, janaria txikitzeko makina edo hortzetako eskuila elektrikoa.
- Utzi eskura sarritan erabiltzen dituzun tresnak.
- Jarri arreta zure jarreran.
- Kontsultatu lantokian energia mantentzen lagundu ahal dizuten balizko aldaketak.
Markatu zure erritmoa (hartu atseden tarteka)
- Atsedenaldia erlaxazio-aldi labur bat edo oso jarduera txikikoa izan daiteke.
*‘Nekea’ artikuluaren laburpena, MS Trust https://mstrust.org.uk/